Izapideak | Registro orokorra | Dokumentuak CSV bidez egiaztatzea
Dokumentuak CSV bidez egiaztatzea
- Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
HAZen - Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
Basauriko Udalak elektronikoko sinatutako agiriak benetakoak eta osoak direla egiaztatzeko aukera ematen du zerbitzu honek. Egiaztapen hori bi modutara egin daiteke, bai agiriaren egiaztapen-kode segurua (EKS) baliatuz, bai jatorrizko agiriari eta sinadura-agiriari dagozkien fitxategiak (PKCS#7 estandarra, .p7s luzapena) baliatuz.
Egiaztapen-kode segurua
Basauriko Udalak sinatutako agiri elektronikoek hainbat digituk osatzen duten egiaztapen-kode seguru (EKS) bana dute, identifikatzeko.
Inprimatutako agiriaren orrialde guztietan ageri da kode hori, eta jatorrizko agiri elektronikoarekin erkatzeko aukera ematen du; benetako kopia bihurtzen da hartara.
Sinadura-agiriaren fitxategia
Agiri bat elektronikoki sinatzean sortzen da fitxategia (PKCS#7 estandarra, .p7s luzapena), eta sinatze prozesuaren erabateko zuzentasuna bermatzen du. Agiria sinatu duen erakundeari edo subjetuari buruzko informazio guztia biltzen duen artxibo bat da.
Gako publikoko kriptografia estandarren multzo bat da PKCS (Public-Key Cryptography Standards).
Argibide gehiago behar izanez gero
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) 944666300 sac@basauri.eus
Jasotzaileak:
Herritarrak, oro har.Baldintzak:
Aplikatu beharreko araudia:
Eskabidea jasotzen duen arloa:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eusHarremanetarako:
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren langileak (H.A.Z)Ebazpena ematen duen organoa:
HAZen arduraduna.Eskubideak:
Aurkezteko dokumentuak:
- Sinadura elektronikoa daraman paperezko agiria.
- CSV Kodea.
Zerbitzuak:
39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.
Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.
Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.
Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.
Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.