Izapideak | Gardentasuna eta parte-hartzea | AKI (Abisuak, Kexak, Iradokizunak, Galderak eta Eskerrak)

AKI (Abisuak, Kexak, Iradokizunak, Galderak eta Eskerrak)

  • Izapide hau zuk zeuk egin dezakezu
    HAZen
  • Sakatu «Hasi izapidea», eta bete eskatutako datuak
  • Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ)
    944666300
Lagundu zaitugu?

Bai

Bai, baina:

Ez



Baliabide honi esker zenbait gauza egin ahal izango dituzu, hala nola:, bide publikoan dauden matxuren berri eman; udal zerbitzuen funtzionamendu okerrari buruzko kexak aurkeztu; zerbitzuok hobetzeko iradokizunak egin; edota gure zerbitzuen zein Basauriren gaineko galderak egin.

Argibide gehiago behar izanez gero

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) 944666300 sac@basauri.eus

Jasotzaileak:

Abisu, kexa edo iradokizun bat egin, edo esker ona agertu nahi duen edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Zenbatekoa:

Doakoa da

Baldintzak:

  • Dena delako abisua, kexa, iradokizuna, galdera edo esker ona ezarritako bideen bidez aurkeztea.
  • Interesduna identifikatu eta aurkitzeko datuak eman beharko dira, hari jakinarazpena bidali behar bazaio. Era berean, Iradokizuna edo kexa anonimoa bada, argi eta garbi jaso beharko ditu gaia eta erantzuna emateko helbide elektronikoa.
  • Udalak eskainitako zerbitzu bati buruzkoak izan beharko dute.

Oharrak:

BAZTER UTZITAKOAK:
  • Jarraibide tekniko honen aplikaziotik at geratuko dira gaia dela-eta, Basauriko Udalaren dagokion arloaren/atalaren barruan ezarrita egon litekeen administrazio-prozedura espezifiko baten arabera, edota dagokion gaiari buruzko araudiaren arabera ebatzi beharreko abisu eta kexak.
  • Ez dira jarraibide hauetan aurreikusitako sistemaren arabera izapidetuko, eztaere, udal langile eta agintariek, Udalean ematen duten zerbitzuari buruz dituzten erreklamazioak.
  • Zerbitzu honetan aurreikusitakoaren arabera aurkeztutako kexek ez dute, inola ere, administrazio-errekurtso izaera izango, ezta erreklamazio izaera ere (izan bide zibil edo lan-jurisdikzioaren aurrekoak; izan ekonomiko-administratiboak; edo izan Udalaren ondare-erantzukizunaren alorrekoak). Era berean, horrelakoak aurkezteak ez ditu etengo errekurtsoak eta erreklamazioak ebazteari buruzko indarreko araudian aurreikusitako epeak. Aipatutako guztia, hala ere, Administrazio Publikoen Adminstrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 115.2 artikuluan eta jarraibide tekniko honetan aurreikusitakoaren eragozpenik gabe izango da.

ANONIMOAK:

  • Iradokizun, abisu eta kexa anonimoak erregistratu egingo dira. Hori bai: horien edukia ofizioz baloratu ahal izango da, ondore estatistikoei begira. Abisu, kexa, iradokizun eta galdera guztiak izapidetuko dira eta, erantzuteko modua dagoenean, gutxienez, herritarrei erantzuna emango zaie.

Eskabidea jasotzen duen arloa:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (H.A.Z) - 944666300 - sac@basauri.eus

Harremanetarako:

Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren langileak (H.A.Z)

Definizioak:

  • Abisuak: bide publikoan antzemandako matxura edo kalteei buruz herritarrek egindako jakinarazpenak.
  • Kexak: udal zerbitzuen eta, oro har, zerbitzu publikoen funtzionamendu okerrari buruz egindako jakinarazpenak.
  • Iradokizunak: udal zerbitzuetan eta, oro har, zerbitzu publikoetan egin daitezkeen hobekuntzei buruz herritarrek egindako ekarpenak.
  • Galderak: herritarrek Udalari zuzenean, dauden komunikazio-bideak baliatuta, egindako eskaerak, udal eremuko edozein gairi buruz.
  • Esker onak: mesede bat egin, edo zerbitzu bat eman duenaren lanaren aintzatespena adierazteko egintzak.
 

Ebazpena ematen duen organoa:

HAZen arduraduna.

Eskubideak:

Abisu, kexa iradokizun edo galderaren erantzuna jasotzekoa.

Konpromisoa:

10 eguneko epean erantzutea.

 

  • ¿Qué es un aviso, queja, sugerencia o pregunta?
  •  

    Entendemos por:

    • AVISO: una comunicación de la ciudadanía referida a averías o desperfectos en la vía pública.
    • QUEJA: una comunicación relativa al mal funcionamiento de los servicios municipales.
    • SUGERENCIA: una aportación por parte de la ciudadanía en cuanto a posibles mejoras de los servicios municipales.
    • PREGUNTA: una demanda de información que la ciudadanía formula al Ayuntamiento de forma directa a través de los diferentes canales y sobre cualquier tema de ámbito municipal

  • ¿Cómo puedo realizar un aviso, queja, sugerencia o pregunta?
    • De forma Presencial en las Oficinas de atención ciudadana situadas en la planta baja de la Casa Consistorial (08:30 a 19:30) ó en San Miguel en la calle Pagasarri (08:30 a 14:00)
    • De forma telemática
      • Por Internet --> Pulsando el botón que aparece a la izquierda de este formulario "Iniciar"  rellenando los datos solicitados.
      • Por teléfono: 94 466 63 00
      • Por correo electrónico. oiac@basauri.net
      • Por fax: 94 466 63 35
  • ¿Cómo se tramita un aviso, queja, sugerencia o pregunta?
    • Todos los avisos, quejas, sugerencias y preguntas se recogen en la Oficina de Información y Atención Ciudadana (O.I.A.C.)
    • Tras su presentación, se remiten a los distintos responsables de los departamentos municipales para su tramitación.
    • Una vez resuelto el aviso, queja, sugerencia o pregunta, los responsables de los departamentos municipales lo remiten de nuevo a la Oficina de Información y Atención Ciudadana (O.I.A.C.)
    • El procedimiento finaliza con la remisión al interesado de la contestación dependiente del medio que haya utilizado para su presentación.

Zerbitzuak:



    39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 28. artikuluan ezartzen du interesdunek eskubidea dutela ez aurkezteko administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egindako dokumentuak.

    Gaian eskumena duen zerbitzuak/sailak kontsultatu edo eskatu ahal izango ditu dokumentu horiek, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu, arrazoiak emanda.

    Datu pertsonalen tratamendua legitimatuta dago interes publikoaren alde egindako misio bat betetzean edo Basauriko Udalari berari edo haren mendeko erakundeei emandako botere publikoak gauzatzean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 6.1 e) artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

    Araudi honetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, herri-administrazioetatik baliabide telematikoen bidez jasotzen den informazioa erabiliko da.

    Zure datuen kontsultaren aurka egin nahi izanez gero, eskubide hori erabil dezakezu erregistro elektronikoaren bidez, aurka egotea. Eskabidean adierazi behar duzu zein izapidetan adierazi nahi duzun aurka zaudela eta horren azalpen arrazoitua eman behar duzu. Kontuan izan, aurka egiteko eskubidea erabiltzen duzun izapideetan, izapideak egiteko behar den dokumentazio guztia aurkeztu beharko duzula.