Udalaren bideozaintza zerbitzua

Tratamenduaren helburua / Finalidad del tratamiento: - Udalaren pertsonen, ondasunen eta instalazioen segurtasuna bermatzea. - Ekintza bandalikoak, lapurretak, kalteak eta legez kontrako beste jokabide batzuk prebenitzea. - Udal eraikin eta instalazioetarako sarbideak kontrolatzea eta babestea. - Ebidentziak lortzea intzidenteen kasuan, Segurtasun Indar eta Kidegoen, agintaritza judizial edo administratibo eskudunaren esku jartzeko.
Datu motak / Tipos de datos: - Kamerek hartutako pertsonen irudiak. - Grabazioaren eguna eta ordua. - Kokapena (zaindutako eremua/instalazioa). - Hala badagokio, ibilgailuen matrikulak, harrapatzen badira.
Oinarri juridikoka eta zilegitasuna / Base juridica o licitud: - Art. 6.1.e DBEO. Interes publikoaren alde edo botere publikoak gauzatzearen alde egindako eginkizun bat betetzeko beharrezko tratamendua. - 3/2018 Lege Organikoa (DPBEDBLO), 22 (bideozaintza). - 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Segurtasun publikoaren eta udal-eraikinen babesaren arloan aplikatzekoa den araudia.
Zein kolektibori eragiten dion / Colectivos de personas afectadas: - Bideoz zaindutako eremuetan dabiltzan herritarrak. - Udal-zerbitzuen erabiltzaileak. - Udaleko enplegatu publikoak eta lan-kontratuko langileak. - Hartutako eremuetan zirkulatzen edo aparkatzen duten ibilgailuak.
Atxikitze aldia / Periodo de retención: Hilabete
Segurtasun neurriak / Medidas de seguridad: Ezarritako segurtasun neurriak urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren (Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena) II. Eranskinaren arabera (Segurtasun neurriak) aplikatutakoak dira.