Ohiko Galderak

  1. Zer da Egoitza Elektronikoa?

  2. Zertarako balio du Egoitza Elektronikoak?

  3. Nortzuk dira Basauriko Udalaren Egoitza Elektronikoaren jasotzaileak?

  4. Noiz egongo da erabilgarri Egoitza?

  5. Zein zerbitzu eskaintzen ditu, gaur egun, Basauriko Udalaren Egoitza Elektronikoak?

  6. Zein zerbitzu eskainiko ditu Udal Egoitza Elektronikoak?

  7. Irisgarria da Egoitza Elektronikoaren webgunea, aniztasun funtzionala dutenentzat?

  8. Helbide elektroniko bera daukate Egoitza Elektronikoak eta udal webguneak?

  9. Igande edota jaiegunetan izapideak egin ditzaket Egoitza Elektronikoan?

  10. Zein da baliozkotasun-ordua, izapide bat egiten denean?

  11. Gune segurua da Egoitza Elektronikoa?

  12. Zer segurtasun-berme eskaintzen dizkit Egoitza Elektronikoak?

  13. Zelan finkatzen da Egoitza Elektronikoaren erabilera eta arautzea?

  14. Zein araudik eragiten dio Egoitza Elektronikoari?

  15. Zein identifikazio digital erabili behar dut Egoitza Elektronikora konektatzeko?

  16. Egoitzan zerbait izapidetzen nagoela, pantaila bat agertu, eta esaten dit iraungi egin dela saioa eta izapidea oso-osorik egin behar dudala berriro. Zergatik gertatzen da hori?

  17. Udal webgunean identifikatuta banago ja, Egoitza Elektronikoan ere identifikatu behar dut?

  18. Zein nabigatzaile erabili ahal dira Egoitza Elektronikorako?

  19. Mugikorretik ere sar daiteke Egoitza Elektronikora?

 

1. Zer da Egoitza Elektronikoa?

Telekomunikazio-sareen bitartez herritarren esku jarritako helbide elektronikoa da. Administrazio publiko batena da horren titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa (kasu honetan, Basauriko Udalari dagokio, haren eskumenen egikaritzan). Egoitza Elektronikoak bermatu behar du bertan eskura daitekeen informazioaren eta zerbitzuen segurtasuna, osotasuna eta egiazkotasuna. Bermatu behar du, era berean, informazio eta zerbitzu horiek eguneratuta daudela.

» Aurkibidera itzuli

2. Zertarako balio du Egoitza Elektronikoak?

Egoitza Elektronikoa tresna bat da, herritarrei sarbidea ematen diena lineako informazio eta zerbitzu guztiak modu eguneratu eta, ahal dela, pertsonalizatuan jasotzeko.

» Aurkibidera itzuli

3. Nortzuk dira Basauriko Udalaren Egoitza Elektronikoaren jasotzaileak?

Administrazioarekin internet bidezko kudeaketak edo izapideak egin behar dituzten pertsona juridikoak edota 18 urtetik gorako herritarrak. 18 urtetik beherakoek, beren aldetik, egin ahalko dituzte berariaz horretarako aukera aurreikusita duten izapideak.

» Aurkibidera itzuli


4. Noiz egongo da erabilgarri Egoitza?

Egoitza Elektronikoa martxan da eguneko 24 orduetan, eta urteko 365 egunetan. Baliteke zerbitzuan geldialdi puntualak egotea, mantentze-lanak egiteko. Ikus geldialdiei buruzko abisuak.

Kasu horietan, sarbidea beste egoitza batera bideratuko da, https://www.basauri.eus-era. Han argituko dizute zein aukera duzun unean-unean zure izapideak egiteko (010, herritarrentzako arreta bulegoak).

» Aurkibidera itzuli

5. Zein zerbitzu eskaintzen ditu, gaur egun, Basauriko Udalaren Egoitza Elektronikoak?

Gaur gaurkoz, udal kudeaketa eta izapideen katalogoa kontsulta daiteke, Erregistro Elektroniko bidezko eskabideak aurkeztu, errolda-egiaztagiriak lortu… Gainera, udal zergak eta tasak ordaindu ahal dira. Apurka-apurka, zerbitzu gehiago egongo dira.

» Aurkibidera itzuli

6. Zein zerbitzu eskainiko ditu Udal Egoitza Elektronikoak?

Egoitzaren bitartez egiaztatu ahalko da Udalak emandako agirien baliozkotasuna, eta lineako beste zerbitzu eta izapide batzuk ere eskainiko dira.

» Aurkibidera itzuli

7. Irisgarria da Egoitza Elektronikoaren webgunea, aniztasun funtzionala dutenentzat?

Egoitza Elektronikoak, udal webguneak bezalaxe, irisgarritasun-maila altua dauka mugak dituztenentzat. Udalak, xede horietarako, W3Ck definitutako arauak jarraitzen ditu (webguneak irisgarriak izateko estandarrak arautzen dituen nazioarteko erakundea).

» Aurkibidera itzuli

8. Helbide elektroniko bera daukate Egoitza Elektronikoak eta udal webguneak?

Udal webgunearen helbidea http://www.basauri.eus da. Aldiz, Egoitza Elektronikoa https://sedeelectronica.basauri.eus helbidetik abiarazten da.

» Aurkibidera itzuli

9. Igande edota jaiegunetan izapideak egin ditzaket Egoitza Elektronikoan?

Bai. Egoitza Elektronikoak aukera ematen du izapideak egiteko urteko egun guztietan. Hori bai: igande eta jaiegunetan egindako izapideen kasuan (Egoitzaren egutegian egun baliogabe gisa finkatuta daude), horien baliozkotasun-data izango da hurrengo egun baliodunekoa. Ikus Egoitzaren egutegi ofiziala.

» Aurkibidera itzuli

10. Zein da baliozkotasun-ordua, izapide bat egiten denean?

Izapidea amaitu deneko data eta ordua jasoko dira. Horrela, izapidea 23:55ean hasi eta 00:50ean amaitu bada, amaitu deneko data eta ordua izango ditu. 
Indarreko legeriaren arabera, Egoitza Elektronikoaren data eta ordu ofiziala sinkronizatu egiten dira Armadaren Errege Institutu eta Behatokiarekin. Ikus data eta ordu ofiziala.

» Aurkibidera itzuli

11. Gune segurua da Egoitza Elektronikoa?

Ingurune elektroniko segurua da Egoitza. Informazioa zifratuta doa (helbide elektronikoaren hasiera beti da https:// —kasu honetan, https://sedeelectronica.basauri.eus—). Hasiera horren ordez http:// jarriz gero, gune segurura birbideratuko da helbidea, https://-ra.

» Aurkibidera itzuli

12. Zer segurtasun-berme eskaintzen dizkit Egoitza Elektronikoak?

Informazioa zifratuta doa, eta horrek komunikazio segurua bermatzen du, bi noranzkoetan. Bestalde, herritarrek izapideetarako datuak eman behar badituzte, datu horiek isilpekotasunez tratatzen dira, eta beharrezko neurriak hartzen dira datuok ez daitezen aldatu, galdu, tratatu edota baimenik gabe erabili.

» Aurkibidera itzuli

13. Zelan finkatzen da Egoitza Elektronikoaren erabilera eta arautzea?

Basauriko Udala da Egoitza Elektronikoaren titularra, kudeatzailea eta administratzailea. Berezkoa du eskumen hori. Egoitza Elektronikoa martxan jarri da Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak xedatutakoa betetzeko. Bestalde, Egoitzaren garapena egiten da Basauriko Udalaren Administrazio Elektronikoari buruzko Ordenantzaren arabera, non, besteak beste, Egoitza Elektronikoa arautzen baita.

 » Aurkibidera itzuli

14. Zein araudik eragiten dio Egoitza Elektronikoari?

Egoitza Elektronikoak arautze zehatza izan behar du. Gurean, honako arau hauek aplikatzen ditugu:

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetara Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
    Azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretua, Herritarrek Zerbitzu Publikoetara Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea zati batean garatzen duena.
  • Urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren eremuko segurtasun-eskema nazionala arautzen duena.
  • Urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren eremuko elkarreragingarritasun-eskema nazionala arautzen duena.

 » Aurkibidera itzuli

15. Zein identifikazio digital erabili behar dut Egoitza Elektronikora konektatzeko?

Egoitzara sartu ahal izateko, beharrezkoa da identifikazio-txartel pertsonala izatea, adibidez: Basauriko Udalak emandako Herritarren Udal Txartela (HUT), Izenpek egiaztatutako txartela edota NAN elektronikoa (NANa egiteko edozein bulegotan eska daiteke).

» Aurkibidera itzuli

16. Egoitzan zerbait izapidetzen nagoela, pantaila bat agertu, eta esaten dit iraungi egin dela saioa eta izapidea oso-osorik egin behar dudala berriro. Zergatik gertatzen da hori?

Izapide elektronikoak egiteko aukera ematen duten gune gehienetan bezalaxe, erabiltzailea, bere burua identifikatu ostean, luzaroan badago gune horretan, orrialdea iraungi egiten da, segurtasun-arrazoiak direla eta. Kasua hori bada, berriro identifikatu eta, batzuetan, prozesu osoa errepikatu behar izaten da.

Gomendioa: Izapidean zehar asko idatzi behar bada, edukia aurretiaz idatzi ahal da testu-editore batean (Word-en, adibidez), eta, gero, testua kopiatu eta pegatu Egoitzaren gunean. Horrela eginez gero, saioa ez da iraungiko.

» Aurkibidera itzuli

17. Udal webgunean identifikatuta banago ja, Egoitza Elektronikoan ere identifikatu behar dut?

Gune independenteak dira Egoitza Elektronikoa eta udal webgunea: identifikazio-sistema desberdinak dituzte. Apurka-apurka, udal webguneko izapide guztiak Egoitza Elektronikora igaroko dira, baina, gaur egun, bietan aritu ahal da, eta horrek gaizki-ulertuak eragin ditzake (beharrezko argibideak emanda ere), adibidez: baliteke Egoitzan identifikatu den pertsona bat oharkabean udal webgunera pasatzea izapide bat egiteko, eta harritzea, berriro identifikatzeko eskatzen diotelako. Gauza bera gertatu ahal zaio identifikatu ostean udal webgunetik nabigatzen egon eta, oharkabean, Egoitza Elektronikora pasatzen denari.

» Aurkibidera itzuli

18. Zein nabigatzaile erabili ahal dira Egoitza Elektronikorako?

Printzipioz, edozein nabigatzaile erabili ahal da Egoitza Elektronikorako. Guk gomendatzen ditugu Microsoft Explorer, Mozilla Firefox eta Google Chrome.

» Aurkibidera itzuli

19. Mugikorretik ere sar daiteke Egoitza Elektronikora?

Mugikor batzuetako nabigatzaileek, smartphoneetakoek, hain zuzen (iPhone, Blackberry…), aukera ematen dute Egoitza Elektronikora sartzeko, baina Egoitza bete-betean operatibo egongo da Microsoft Explorer, Mozilla Firefox eta Google Chrome nabigatzaileekin.

» Aurkibidera itzuli