Autentikotasunaren Egiaztatzea

Basauriko Udalaren Egoitza Elektronikoaren autentikotasuna bermatuta dago Izenpek (www.izenpe.com) emandako egiaztagiri digital espezifiko baten bitartez. Egiaztagiri horrek, gainera, aukera ematen du konexio zifratua egiteko erabiltzailearen ordenagailuaren eta Egoitza Elektronikoaren artean, eta, horri guztiari esker, minimizatu egiten dira informazioa atzemateko aukerak.

Egoitza Elektronikoaren egiaztagiriak bere xedea behar bezala bete dezan, bertara sartzeko erabilitako nabigatzaileak Izenpe aitortu behar du erakunde ziurtagiri-emaile gisa, eta, horretarako, beharrezkoa da nabigatzaile horretan erro-egiaztagiria instalatzea.

Izan ere, erro-ziurtagiria instalatuta ez badago, alarma eragin dezakeen mezua emango du nabigatzaileak (gunea konfiantzazkoa ez denaz ohartarazten duen mezu horren antzekoa).

Konponbidea erraza da: jaitsi Izenperen erro-ziurtagiriaren fitxategia. Behin jaitsita, egin klik bikoitza eta jarraitu urratsak: erro-ziurtagiria instalatu egingo da lehenetsita daukagun nabigatzailean.

Egoitzaren autentikotasuna egiaztatzea:


Behin Izenperen erro-ziurtagiria nabigatzailean instalatuta, aukera izango dugu egoitza elektronikoaren ziurtagiriaren (eta, beraz, Egoitza Elektronikoaren beraren) autentikotasuna egiaztatzeko. Jarraian jasotzen da egiaztapena nola egin, nabigatzailea zein den:

Internet Explorer eta Google Chrome:

  • Helbide-barraren alboan, giltzarrapo baten ikurra duen ikonotxoa dute nabigatzaileok, konexio segurua identifikatzen duena. Giltzarrapo horretan klik eginez gero leiho bat agertuko da, egiaztatzeko, besteak beste, Egoitzaren identitatea.

Mozilla Firefox:

  • Konexio seguruei dagokienez, identifikatutako webgunearen izena erakusten du Firefoxek, lauki berde batean, helbide-barraren ezkerreko ertzean.

Saguaren erakuslea izen horretan jarriz gero, «Egiaztapena:...» mezua agertuko da, eta identitatea bermatzen duen erakunde ziurtagiri-emailearen izena. Klik eginez gero izenaren gainean, informazio gehiago agertuko da, eta egiaztapenaren datuetara sartzeko botoia ere bai.